Baimenak
Baimenak gaitasun jakinetarako duzun ezarpena dira.
Adibidez, "Eztabaida berria hasi" (foroetan) da gaitasun bat.
Rol bakoitzean, ondorengo baloreetako bat eman ahal diozu baimenari gaitasun bakoitzerako:
- EZARRI GABEA
- Normalean, hau lehenetsitako ezarpena da. Ezarpen neutrala da "erabiltzaileak
honez gero daukan baimena erabili" dioena. Rol bat ezartzen denean (ad.
ikastaro batean) goiko mailako rolaren baimenak heredatuko dira (ad. kategoria
edo webgune osokoa). Azkenik, baimena ez bada inon ere ematen, inolako mailetan,
orduan erabiltzaileak ez du baimenik izango.
- BAIMENDU
- Hau aukeratuz gero, rola duten erabiltzaileek horretarako baimena izango dute.
Baimena testuinguruan eta beheko maila guztietan izango da. Adibidez, ikastaro
baten barruko ikaslearen rola duen erabiltzaileak foroetako eztabaida berriak
has ditzake, beti ere Debekatu eta Ukatu baloreak ezarri ez badira.
- DEBEKATU
- Hau aukeratzen baduzu, gaitasun honetarako baimenak kenduko dituzu, baita
rol horren erabiltzaileek baimen hori goiko mailetan balute ere.
- UKATU
- Hau oso gutxitan izaten da beharrezkoa, baina batzuetan agian rol bati baimen
guztiak kentzeko beharra izango duzu inolako testuingurutan gainetsitako izan
ez dadin. Adibidez, kudeatzaileak pertsona konkretu bati foro guztietan eztabaida
berriak hastea ukatu nahi badio, rol bat sor dezake ahalmen hori "Ukatu"
ezarpenarekin eta erabiltzaile horri egokitu webgune osoan.
Baimenen arteko gatazken konponketa
Normalean "beheko" testuinguruko baimenak "goiko" testuinguruetan
gainesten dira (gainespen eta ezarritako rolen kasua da hau). Salbuespena UKATU
ezarpena da, beheko testuingurutan gainetsi ezin dena.
Bi rol pertsona berari eta testuinguru berean ezarriz gero, bata BAIMENDU
eta bestea DEBEKATU motakoa, zein da irabazlea? Kasu honetan Moodlek zuhaitzean
gora bilatuko du irizpidea aurkitzeko".
Adibidez, ikasle batek bi rol ditu ikastaro batean, batek eztabaidak hasteko
posibilitatea ematen dio, eta besteak debekatzen dio. Orduan, kategoriak eta
testuinguruak aztertuko dira lagun dezakeen beste baimen baten bila. Holakoren
ezean, lehenetsita dago baimena UKATU egitea (bi ezarpenek elkar ukatzen
dutelako).
Salbuespen bereziak
Gonbidatuek normalean ezin dute argitaratu (ad. foroetan, egutegietan, blogetan...)
horretarako baimena eman arren.
Begiratu halaber
Rolak,
Testuinguruak,
Rolak ezarri eta
Gainespenak.